2010-04-08

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Euskal Herrian euskara hizkuntza dugu baina munduan zehar hainbat hizkuntz gehiago daude.

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.
Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:
  • Bost hizkuntza nagusiak: Txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko biztanleriaren %43.

  • Hizkuntza handiak: Errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalierak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz) . Denera, biztanleriaren %20 pasatxo.

  • Hamabi hizkuntza erdi-mailakoak: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javaera, italiera, teluguera, koreera, maratera, tamulera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gureratera eta taiera. Orotara, biztanleriaren %14.

  • Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi dituzte bakoitzak Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 bat, iraniera, serbokroaziera, etiopiera, hungariera, txekiera, suediera, katalana, edo ketxua; 5-3 milioitara jaisten dira daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa edo guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara edo azteken nahuatl. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek biztanleriaren % 23 eskas egingo lukete orotara.
Iturria: wikipedia

No hay comentarios:

Publicar un comentario