2010-04-25

MUNDUA SAREAN


Iturria: saretik hartuta


Teknologia berriak oso inportanteak dira bizi garen mundurako, eta batez ere gure hezkuntzarako. Eskolan gero eta tresna berriak erabiltzen ditugu eta ohiko formatoetatik (papera) formato berrietara edo guretzat ez-ohikoetara (power point, C maps tools, movie maker, eta abar) pasatzen gara.


Sarrera honetan informazio tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunaren zergatia, legeria, funtzioak eta abar ikusiko dituzue, eta horretarako, C maps toolsen bidez eskema bat egin dut. Nire ustez, teknologia berrien garrantzia ezagutzeko ezinbestekoa da teknologia hori eskeintzea, irakastea eta transmititzea.



Iturria: A. Abascal eta L. Arostegui
Hurrengo bideoiari esker ikasiko duzue Ardora programa nola istalatzen den zure ordenagailuan eta nola egin ahalko duzuen jarduera bat.

2010-04-08

MUNDUKO SOINUAK

Herrialde bat hobeto ezagutzeko oso garrantzitsua da bertako musika ezagutzea, hori ere herri baten kulturaren zati bat baita. Hemen ,nire ustez diren munduko soinurik politenak izango dituzue. Espero dut zuen gustokoa izatea.

MUSIKA EGIPZIARRA



EUSKAL HERRIA


MUSIKA ZELTARRA

MUSIKA ARGENTINARRA

MUSIKA TXINATARRA

MUSIKA ERRUSIARRA

MUSIKA ARABIARRA

MUSIKA KOLOMBIARRA

MUSIKA NIGERIARRA

Iturria: goear

OHITURA BITXIAK

Indiako gizon batzuk bainua hartzen. Iturria: saretik hartuta

Munduan zehar ohitura desberdinak aurki ditzakegu eta leku batean ohikoena dena beste leku batean arraro samar izan daiteke. Horregatik, beste kulturak ezagutzen ditugunean gure pentsaera zabaldu behar dugu ohitu berri horiek hobeto uler ditzagun. Adibidez:

  • Mendebaldeko herrietan jendeak ulertzen ez duenean barre egiten du, eta nahaste-borrasteak egon daitezke.
  • Vietnamen denda bat izatea estatusaren sinboloa da. Horregatik, denda ugari daude non soilik gauza pare bat saltzen diren.
  • Japonean, fruituetan gatza botatzea ohikoa da.
  • Asian jendeak arratoiak jaten ditu.
  • Indian jendeak ibaian bainu hartzen du purifikatzeko.
  • Arabian ezin diozu eman ezezagun bati musurik eman. Ez da legala.
  • Ontarion (Canada) igandeetan, ezin da eman maitasunezko erakuspenik eman.
  • Indian jendaurrean txistu egitea heziera txarrakoa da.
  • Singapur-ean ezin da txiklerik jan.

Ohitura bitxi gehiago ezagutu nahi badituzue joan zaitezte iturriraren helbidera, batzuetan halako ohiturak ezagutzea ondo datorkigu eta.
Iturria: http://groups.google.com.ar/group/mirasala/browse_thread/thread/95db82a0825f76c2

MUNDUA JAIETAN!!

Hona hemen munduko jairik ospetsuenak, munduko kulturak hobeto ezagutzeko asmoz ezinbestekoak dira bertako jaiak ezagutzea.





Jaia edo festa jendeak giro alaian parte hartzen duen gizarte ospakizun mota bat da. Oso kontzeptu zabala da: koadrilako lagunek edo familia batek elkarrekin egon eta dibertitzeko soilik antolaturiko bilkura bereziak zein erakunde ofizialek antolatu eta herritarrek ikusle gisa bakarrik parte hartzen duten ekitaldiak dira jaiak. Herri elkarteek, ikastegiek eta bestelako gizarte instituzioek ekimen bat sustatzeko, pertsonaia baten omenez eta gertaera edo beste zerbaiten gorazarrez bultzaturiko ekimenak ere, betiere herritarren parte hartzeaz, jaiak dira.
Kultura baten oinarrizko elementua izanik, pertsona bat jaio eta berehala hasten dira ospatzen jaiak bere inguruan. Euskal Herrian, jaiotza eta bataioen ospakizun jaiak eta bazkariak, familia giroan, ohizkoak dira. Haur baten urtebetetzeetan ere jaiak ospatzen dira. Haurren ikastegietan ere ohizkoak dira jaialdiak, non gurasoek ere parte hartu ohi duten. Nerabezarora heltzean, ohizko bihurtzen dira lagun arteko jaiak, ikasturte amaiera ospatzeko esaterako, eta afari baten inguruan. Gaztetxoen jaietan arruntak dira jana, edari ugari eta musika alaia.
Iturria: wikipedia

EUSKAL INAUTERIETAKO PERTSONAIAK

Euskal Herrian zehar inauterietan jendea ohiko pertsonaiak mozorratzeaz gain (suhiltzailea, Peter Pan, mekanikoa, e.a.) bertoko pertsonaiak ere mozorratzen dira. Hemen duzue Euskal inauterietako pertsonaiei buruzko aldizkari bat gure ohiturak hobeto ezagutzeko.




Iturria: issutik hartuta (egilea: J. Kamiruaga)


MUNDUKO JAIRIK OSPETSUENAK:

Jendetza handia, haur, gazte eta heldu, biltzen da herriko jaietan, Errenteriako Madalenak edo Usurbilgo Santixabelak esaterako, baina zalantzarik gabe mundu osoan ospe handiena duen herriko jaia Iruñeko Sanferminak dira. Herriko jai batzuetan desfile edo martxak egiten dira, hala nola Donostiako Danborrada eta Hondarribiko Alardea. Hiriburuetan ospatzen diren udako jaiek ere, Bilboko Aste Nagusia esaterako, jende asko erakartzen dute. Herri txikietan eta nekazal giroan erromeriak ere ospatzen dira.






Bilboko ASTE NAGUSIA




Rio de Janeiro (BRASIL)





Gabon zaharra (NEW YORK)

















Urte berria (TXINA)













Palioko jaiak (SIENNA-ITALIA)
Hiperlotura honen bidez Palioko jaiak ikusi ahal izango dituzue.










Basamortuko jaialdia (Essakane-MALI)


Nagholeko errituala (Vanuatu- PENTECOST ISLAND)


Naadam jaialdia (Ulaan Batar-MONGOLIA)












Water Drawing Festival (Zosi-cho-NARA)




San Juan gaua (MALAGA)

Sarrera honetako argazkien iturriak: saretik hartuta

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Euskal Herrian euskara hizkuntza dugu baina munduan zehar hainbat hizkuntz gehiago daude.

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.
Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:
  • Bost hizkuntza nagusiak: Txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko biztanleriaren %43.

  • Hizkuntza handiak: Errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalierak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz) . Denera, biztanleriaren %20 pasatxo.

  • Hamabi hizkuntza erdi-mailakoak: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javaera, italiera, teluguera, koreera, maratera, tamulera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gureratera eta taiera. Orotara, biztanleriaren %14.

  • Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi dituzte bakoitzak Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 bat, iraniera, serbokroaziera, etiopiera, hungariera, txekiera, suediera, katalana, edo ketxua; 5-3 milioitara jaisten dira daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa edo guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara edo azteken nahuatl. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek biztanleriaren % 23 eskas egingo lukete orotara.
Iturria: wikipedia

GEOGRAFIA BEREZIAK

Banff parke nazionala (CANADA)
Iturria: saretik hartuta
Sarrera honetan paisai bitxienak eta desberdinenak topako dituzue, batez ere hiri batean bizi bazarete. Paisai desertikoak, bolkanikoak, ozeanikoak, ... eta haien ezaugarri interesgarrienak hemen aurki ditzakezue.

Paisai naturalak bilakaera luze baten ondorioak dira, non klimak, erliebeak, landaetzak eta zoruak elkarri eraginez, oreka moduko egoera sortu dute. Izan ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira Gizakia ia ia lurralde guztietara egokitu da, eta bere inpaktoa oso nabaria da nonahi.
PAISAI MOTAK, klimaren arabera:
  1. OHIANAK, klima ekuatorialean eta monzonikoan
  2. SABANA, klima tropikaletan
  3. BASAMORTUAK, beroak eta hotzak
  4. BASOAK, klima epeletan
  5. TUNDRAK ETA IZOTZA, klima polarretan
  6. LANDARETZA MAILAKATUA, goimendiko kliman (Iturria: wikipedia)
1. OIHANAKO PAISAIA

Puyo Pastaza (ECUADOR)













2. SABANAKO PAISAIA











3. BASAMORTUKO PAISAIA













4. BASOKO PAISAIA

Selva Negra (ALEMANIA)




5. TUNDRAKO PAISAIA

Tundra polarra (ARTIKOA)













6. LANDARETZAKO PISAIA














Lurrako paisaiei buruz sakontzeko nahian, hurrengo loturan bideo interesgarri bat jarri dizuet .

Iturria: agoralcobendas.blogspot.com

OHITURA OSASUNGARRIAK










Iturria: saretik hartuta

Bizitza on bat egiteko oso garrantzitsua da ohitura osasungarriak hartzea. Koadro hauetan bai elikadura osasungarria mantentzeko eta baita ere bizitza osasungarria egiteko ohitura batzuk agertzen dira.

Gaur egun haurren eta nerabeen populazioan sumatzen diren elikadura arazoak, adibidez, desnutriziotik elikapen desorekaraino doaz -gutxiegiz zein gehiegiz.

Elikapen desorekaren prebentziorako, beraz, beharrezkoa da nutrizio hezkuntza egoki bat ematea haurtzarotik hasita, adin horretan finkatzen baitira elikapen ohiturak.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak.

OHITURA OSASUNGARRIAK


















OHITURA ONAKOHITURA TXARRAK
Tabakotik urrun egon Ez erreTabakoa erre
Ortuarien eta fruta freskoen eguneroko kontsumoa gehituFruitak eta barazkiak ez jan
Koipe gutxiago hartuJanari koipetsuak hartu
Ariketa fisikoa eginEz egon beti etzanda etxean, parkean, e.a
Ez egon luzaro eguzkitan eta babes-krema egokia erabili betiHondartzan egon krema hartu barik

BAZKALTZEKO...

Iturria: osanet.euskadi.net

UMEENTZAKO MUSIKA

Umeei gehiago gustatzen zaien musika sarrera honetan aurki dezakezue. Jarri kaskoak eta gozatu!!!


Normalean gure gazteei gustatzen zaien musika loturik dago modan dagoen telesailekin, Disney-ko produktoreekin (Hannah Montana), filmekin (Goazen, High School Music, ...) eta abarrekin. Horregatik aukeratu ditut gazteen artean musikarik entzunenak.


Gaurko musika entzuteaz gain nire ustez oso garrantzitsua da euskal instrumentoak ezagutzea. Kultura bat hobeto ezagutzeko funtsezkoa da bertako musikari buruz zerbait gehiego jakitea. Horretarako, hona hemen power point interesgarri bat.

Iturria: slideshare

2010-04-07

BON APETIT!!!

Mundua hobeto ezagutzeko oso garrantzitsuak dira bertako elikagaiak, janariak, e.a. Gainera, normalean leku bateko platerrak jendearekin eta bere ohiturekin oso loturik daude.

Sarrera honen bidez munduko errezetak goxoenak eta ezberdinenak topako dituzue... Anima zaitezte eta saiatu egiten zure etxeetan, beti ere gurasoen baimenarekin noski. Espero dut zuei asko gustatzea...

On egin!!!

Euskaldun errezetak aipatzeaz gain, sarean bost kontinenteetako errezeta errazenak eta nire ustez diren goxoenak bilatu ditut. Hona hemen atalka sailkaturik:

Iturria: saretik hartuta

MUNDUKO GEOGRAFIA

Munduei buruzko geografiaren ezagutza berriak eraikitzeko eta ditugun ezagutzak egiaztatzeko jolas didaktikoak oso erabilgarriak eta erakargariak izan daitezke. Sarrera honetan Munduei buruzko hainbat jolas didaktiko topako dituzue.
Mapa interaktibo hauei esker geografian dituzuen ezagutzak neurtu ahal izango dituzue. Sorte on!!!


Iturria: www.xtec.cat/ealoso/flash/mapasflash.htm

Aldizkari honi esker gertuago ditugun paisaiak ez ezik urrunagoak ere azter ditzakezue. Ikusiko duzuenez ditugun paisaiak oso loturik daude klimarekin, landare motekin, eta abarrekin.

Iturria: slideshare

EUSKAL HERRIKO GEOGRAFIA


Mapa interaktiboak, puzzleak, eta abar Euskadiko ibaiak, mendiak eta probientziei buruz dituzuen geografiaren ezagutzak egiaztatzeko eta ezagutza berriak sortzeko.

Egizue click bat ondorengo hiperloturetan jolas didaktikoetara ailegatzeko:

Iturria: www.xtec.cat/ealonso/flash/mapasflash.htm

AINHOAREN TXOKOAK

Sarrera honetan nire herriari buruzko hainbat informazioa topako dituzue: Bilboko eskulturak, hiriarekin erlazionatutako berriak, e.a. Horrez gain, nik bisitutako lekurik politen edota bitxien argazkiak ikus ditzakezue.

Bilboko hiriburuak Lee Kuan Yew World City delakoa saria (Hirikoen nobela) irabazi du pasaden maiatzaren 12an. Finalera heldu da Melbourne eta Curitiba hiriekin batera. Saria hurrengo ekainean Singapurean jasoko du.

Iturria:el correo

Bilbokoa izatea harro handia ematen dit. Bilboko eskulturei buruzko Power Point honi esker espero dut nire hiri maitagarria hobeto ulertzea eta ezagutzea.


Niri asko gustatzen zait bidaiak egitea, nire ustez horrela ere asko ikas daiteke, mudua beste ikuspuntu desberdinetatik ikusiz. Argazki hauen bidez nik bisita egindako lekurik gustokoenak aurki ditzakezue. Anima zaitezte eta ikusi!





La Graciosa irla (Chinijo artxipielagoa-LANZAROTE)


Londreseko zubia (LONDON)



Txinatar auzoa (LONDON)



Salardu (BAQUEIRA)



Ainhoa (IPARRALDE)

Bilbao (PAGASARRItik ikusita)


2010-03-31

MUNDUKO TXOKOAK

Munduan zehar hainkat leku magikoak, xarma handiko guneak, ... Leku horiek aukeratzeko orduan guztiz subjetiboa da, pertsonak dituen gustoen arabera aukeraketa hori egingo baitu. Hori dela eta, sarrera honetan nire ustez diren Munduko lekurik bitxienak, interesgarrienak, politenak, eta abar topa ditzakezue hemen.

Munduko leku bestelakoak (Colombia, Bolivia, Ecuador eta Bizkaia) hobeto ezagutzeko hurrengo bideoan ikasle batzuek paraje desberdinak aurkeztuko dizkigute.



AUSTRIA : Europako herri bat da. Klimaren ondorioz herri honek dituen paisai berdedunak oso politak eta menditsu itxura ematen die.
AUSTRALIA: Australia munduko herrialdeetan seigarren handiena da (azaleran), eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Australiaren barne Tasmaniako uhartea ere sartzen da, hegoaldean kokatua, baita beste uharte txiki batzuk ere. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den.
GALICIA: Galizia Kalidade!!! Iberiar penintsularen ipar-mendebaldeko bazterrean dagoen herrialdea da. Galizia lau probintziatan banatuta dago: A Coruña, Lugo, Ourense eta Pontevedra. Kostaldean bainaturik Pontevedra, A Coruña eta Lugo auki ditzakegu, eta bertan itsaski goxoenak frogatu ahal ditugu.
INDIA:India Asia hegoaldearen zati handia hartzen duen herrialdea da, berak bakarrik azpi-kontinente oso bat osatzen baitu. Munduko bigarren estatu populatuena da, demokrazia handiena, zazpigarren zabalena eta hamargarren ekonomia.Hiriburua New Delhi du, hiri handiena Mumbai (Bombay) bada ere. Herrialde multietnikoa eta multierlijiosoa da, arraza eta etnia askoren igarobide zein pausaleku izan baita. Hainbat erlijio garrantzi handikoak dira, hala nola hinduismoa, islama, budismoa, kristautasuna.

2010-03-17

MUNDUKO JOLASAK

Hona hemen munduko hainbat jolas beste kulturetako umeen ohiturak ere ezagutzeko.

Iturria: saretik hartuta

2010-03-03

EUSKAL HERRIA: Magiazko begirada

Iturria: youtube
Hemen duzue Hondarribiko eta Iruneko goitik hartutako irudi batzuk. Ikusi eta gozatu!!!

GEOGRAFIAKO SAIO BAT

Iturria: youtube
Geografiako saioak batzuetan oso aspergarriak dira, baina bideo honen bidez konturatuko zarete hori ez dela beti horrela. Marrazki bizidunaz egindako bideo honetan munduko herriak aipatzen dira eta guzti hau musika alaiarekin lotuta. Espero dut zuen gustokoa izatea.