2010-04-08

MUNDUA JAIETAN!!

Hona hemen munduko jairik ospetsuenak, munduko kulturak hobeto ezagutzeko asmoz ezinbestekoak dira bertako jaiak ezagutzea.





Jaia edo festa jendeak giro alaian parte hartzen duen gizarte ospakizun mota bat da. Oso kontzeptu zabala da: koadrilako lagunek edo familia batek elkarrekin egon eta dibertitzeko soilik antolaturiko bilkura bereziak zein erakunde ofizialek antolatu eta herritarrek ikusle gisa bakarrik parte hartzen duten ekitaldiak dira jaiak. Herri elkarteek, ikastegiek eta bestelako gizarte instituzioek ekimen bat sustatzeko, pertsonaia baten omenez eta gertaera edo beste zerbaiten gorazarrez bultzaturiko ekimenak ere, betiere herritarren parte hartzeaz, jaiak dira.
Kultura baten oinarrizko elementua izanik, pertsona bat jaio eta berehala hasten dira ospatzen jaiak bere inguruan. Euskal Herrian, jaiotza eta bataioen ospakizun jaiak eta bazkariak, familia giroan, ohizkoak dira. Haur baten urtebetetzeetan ere jaiak ospatzen dira. Haurren ikastegietan ere ohizkoak dira jaialdiak, non gurasoek ere parte hartu ohi duten. Nerabezarora heltzean, ohizko bihurtzen dira lagun arteko jaiak, ikasturte amaiera ospatzeko esaterako, eta afari baten inguruan. Gaztetxoen jaietan arruntak dira jana, edari ugari eta musika alaia.
Iturria: wikipedia

EUSKAL INAUTERIETAKO PERTSONAIAK

Euskal Herrian zehar inauterietan jendea ohiko pertsonaiak mozorratzeaz gain (suhiltzailea, Peter Pan, mekanikoa, e.a.) bertoko pertsonaiak ere mozorratzen dira. Hemen duzue Euskal inauterietako pertsonaiei buruzko aldizkari bat gure ohiturak hobeto ezagutzeko.




Iturria: issutik hartuta (egilea: J. Kamiruaga)


MUNDUKO JAIRIK OSPETSUENAK:

Jendetza handia, haur, gazte eta heldu, biltzen da herriko jaietan, Errenteriako Madalenak edo Usurbilgo Santixabelak esaterako, baina zalantzarik gabe mundu osoan ospe handiena duen herriko jaia Iruñeko Sanferminak dira. Herriko jai batzuetan desfile edo martxak egiten dira, hala nola Donostiako Danborrada eta Hondarribiko Alardea. Hiriburuetan ospatzen diren udako jaiek ere, Bilboko Aste Nagusia esaterako, jende asko erakartzen dute. Herri txikietan eta nekazal giroan erromeriak ere ospatzen dira.






Bilboko ASTE NAGUSIA




Rio de Janeiro (BRASIL)





Gabon zaharra (NEW YORK)

















Urte berria (TXINA)













Palioko jaiak (SIENNA-ITALIA)
Hiperlotura honen bidez Palioko jaiak ikusi ahal izango dituzue.










Basamortuko jaialdia (Essakane-MALI)


Nagholeko errituala (Vanuatu- PENTECOST ISLAND)


Naadam jaialdia (Ulaan Batar-MONGOLIA)












Water Drawing Festival (Zosi-cho-NARA)




San Juan gaua (MALAGA)

Sarrera honetako argazkien iturriak: saretik hartuta

No hay comentarios:

Publicar un comentario